Mundu guztiak du urte asko bizitzeko grina baina inork ez
du zahartu nahi. Bada ezjakintasun orokor bat zahartzaroaren
eta honek suposatzen duenaren inguruan, ia apropos ematen
dena. Ezjakintasun honek bizitzako aro luze eta garrantzitsua
isolatzea eta ahaztea dakar, saihestezina den arte.
Zahartzea ez da gaixotasun, zahartzaroko dementzia edo sexu
desio faltaren sinonimo halabeharrez. Ez eta ekoitz edo sortze
ahalmen gabezia edo neke egoera etengabearen sinonimo, zeinak
bizitza sedentario bat eramatera derrigortzen gaituen.

Bizi aro hau jarduera fisikoetatik baztertu da, edo ikasteko
aukera gutxi dituen arotzat hartua izan da, tradizioz. Hirugarren
adinari eskainitako produktu eta zerbitzuen eskaintza gure
ekonomiaren arlo dinamikoenetakoa bihurtu da. Administrazio
publikoak eta enpresa pribatuak hasi dira klase honetako
proiektuetan ahaleginetan, gure gizarteak pairatzen duen
zahartze mailakatuaren ondorio.
“SPORTIS: Teknologia, Kirola eta Zahartzaroa” nazioarteko
uda ikastaroak ariketa fisiko eta jardute onenen aurkezpena
du xedetzat, hurrengo gaiaren inguruan: adinduen bizi kalitatearen
hobekuntza ariketa fisiko eta jolas jardueren bitartez. Hala
nola, kirol mundua adinduei hurbiltzea da beste helburu garbi
bat, ikuspegi berritzaile batetik, “modan” dauden
jarduera fisikak bultzatuz teknologia berrien bitartez.
|